
Description
Aurkeztutako ingurumen-arloko ILSa inpaktu zientifikoaren ikuspegia aplikatuz diseinatu da. Jarduera honetan ikasleek berotegi-efektuaren atzean dagoen zientziari buruz eta molekula ezberdinek erradiazio elektromagnetikoarekin nola elkarreragiten duten ikasten dute. Ikasleek ideia orokor bat egiten dute: zergatik den garrantzitsua berotegi-efektua, baina, aldi berean, giza jarduerek aldatu egin dezakete efektuaren oreka delikatua.
Ikaskuntza-helburuak:
Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:
- Berotegi-efektuko gasek planetako klimaren eraketan duten eginkizuna
- Modu naturalean ekoitzitako berotegi-efektuko gasek lurreko klimarako duten garrantzia.
- Gizakiak sortutako berotegi-efektuko gasek nola aldatzen duten gure atmosferaren oreka
- Nola funtzionatzen duen berotegi-efektuak
Jarduera hau proiektu bakar gisa erabil daiteke. Baina irakasle batek ikasleentzako jarduera holistiko erakargarri bat diseinatu nahi badu, "Berotegi-Efektuko Gasak" adibidez, hiru ikasgai erabil ditzake abiapuntu gisa. Ikasleek jarduera honi ekin diezaiokete berotegi-efektuak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta berotegi-efektuko gasak beti kaltegarriak direlako ideia okerra zuzentzeko (Berotegi-Efektuko Gasak: Lagunak Ala Etsaiak?). Jarraian, eragin sozioekonomikoa ardatz duen jarduera bat egin dezakete (Berotegi-Efektuko Gasak: Zein Da Zure Dietaren Aztarna?). Azkenik, eskola irekirako diseinatutako jarduera batean parte har dezakete. Jarduera horretan, gizakiak sortutako berotegi-efektuko gasei eta horiek beren komunitatean duten eraginari buruz kontzientziatu daitezke (Berotegi-Efektuko Gasak: Giza Isuriak Murriztu).
ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.
Aztertzaileak: Olga Dziabenko and Iratxe Mentxaka
Itzultzaile: Nere Sierra
Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (Grant Agreement N. 2019-1-ES01-KA201-064261).
View and write the comments
No one has commented it yet.